Energia Komunitateei buruzko hitzaldian izena emateko epea zabalik
Energia Argitu programaren helburua energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.
Komunitate Energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailer praktikoa eskainiko dute Mutrikuko Zabiel kultur etxean; urriaren 26an, 18:30ean. Izena emateko epea urriaren 23an amaituko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Mutrikuko Udalarekin elkarlanean antolatutako saioaren helburua da gaiari buruzko informazioa eman eta funtzionamenduan dauden mota desberdinetako Komunitate Energetikoen berri ematea, herritarrek sistema energetikoan izan dezaketen eragin zuzena ulertzeko asmoz. “Geroz eta gehiago dira Komunitate Energetikoak sortzearen aldeko apustua egiten ari diren Gipuzkoako udalerriak, baina herritarrik gabe ez dago komunitaterik. Hortaz, ezinbestekoa da herritarrek argi izatea zer diren komunitate energetikoak eta nola funtzionatzen duten”.
Izena eman. Tailerrean parte hartu nahi dutenek urriaren 23a baino lehenago izena eman beharko dute, argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 605 75 76 87 telefonora deituta [ Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 18:00etara].