Mendexako Udala Lea-Artibaiko Amankomunazgotik aterako da
Bi Amankomunazgoetan egon da Mendexa urte luzez, horrek suposatzen zuen bikoiztasunarekin.
Mendexako Udalak Lea-Artibaiko Amankomunazgotik ateratzeko erabakia hartu du eta horretarako beharrezko prozedura abiatu du. Alderdi biek adostutako prozesua da eta gaur gaurkozĀ lehenengo urratsa eman du udalak.
Lea-Artibai eta Lea Ibarreko Amankomunazgoen parte izan da Mendexako Udala urte luzez eta egoerak suposatzen duen bikoiztasuna mahai gainean egon den gaia izan da: “Azken urteotan sarritan egin dugu hausnarketa honek suposatzen duen bikoiztasunaz, eta azken finean gure udal ekarpenek izan behar duten errentagarritasunaz”.
Egoeraren aurrean erabakiaren inguruan hausnartu eta azkenengo udalbatzan gaia landu ostean, Lea Ibarrako Amankomunazgoan geratzeko erabakia hartu zuten, eta hortaz, Lea-Artibaikotik ateratzea. “Uste dugu bikoizketak saiheste aldera nahiz errentagarritasun ikuspegi batetik erabaki zentzuduna dela. Izan ere, guk zerbitzu gehienak edota garrantzitsuenak Lea Ibarreko Mankomunazgoarekin ditugu”. Aurrekariak ere badaudela aipatu dute, zehazki, Amoroto izan zen atera zen lehenengo herria, eta atzetik etorri zen Gizaburuaga.
Lankidetza. Adostuta gauzatuko den prozesua izanik, lankidetzan jarraituko dutela zehaztu dute: “Orain arte bezala herri eta amankomunazgoekin lankidetzan jarraituko dugula, azpiegitura, baliabide nahiz egitasmoak partekatuz”.