Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zirt edo zart: erabakiak hartzeko unea heldu zaie

Lekittoko Mugimendu Feministiak zapatuan [urriak 21] 10:00etan Andraetxearen Ujika prozesuaren azken bilera egingo du, gaztegunean. Ujika prozesuan orain arte eztabaidatutako gaien inguruan azken erabakiak hartuko dituzte.

Argazkia: Lekittoko Mugimendu Feministia.
Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/10/18

Lekittoko Mugimendu Feministia martxoaren 8ko manifestazioaren ondoren sartu zen lehen aldiz Andraetxe berrian. 2021eko urrian plaza merkatuko atzeko lokalean sartu ziren, eta orain epaitegietako eta gaineko Aguas del Norten dute herriko emakumeek etxe berria.

Orduan hasi zuten Ujika prozesua, emakumeen loratze prozesua. Masusta bategaz irudikatzen dute, hori hartu dute prozesuaren sinbolo. Sasitsatik datoz, ezerezetik edo inbisible izatetik, udaberrian eztabaida fase izan zuten eta loratu egin ziren, loreak zabaldu egin ziren. Hiru petalo, hain zuzen ere. Lehendabizikoa, Andraetxiaren helburu eta printzipioena, bigarrena kudeaketa eredu eta finantziazioarena eta espazioaren antolaketa hirugarrena. Orain, udazkenean, fruitua jasotzeko unea da. Lanaren emaitza jasoko dute.

Andraetxea espazio askea izatea nahi dutela, “emakumea seguru sentituko den erreferentziazko gunea izatea”

Horretarako, aurretik, behin betiko erabakiak hartu beharko dituzte, zirt edo zart egin beharko dute. Prozesu erabat parte hartzailea izan da: “Aberatsa, dinamikoa eta denona izatea nahi genuen, beharrizan desberdinei aurre egiteko”. Prozesuan profil oso desberdinek parte hartu dute. “Egia da aurrera begirako hobekuntza moduan, denok emakume zuriak izan garela eta emakume arrazalizatuen parte hartze handiagoa nahiko genuke. Era berean, emakume gazteengana gehiago eta hobeto heldu nahi dugu”. Hala ere, aniztasuna izan da nagusi, eta asko ikasi dutela esan dute, batez ere metodologiari esker. Horregatik, Joxemi Zumalabe Fundaziogaz “oso eskertuta” daude.

Eztabaida prozesuan, normala denez, adostasunak zein desadostasunak izan dira. Zapatuko asanblada korapiloak askatzeko tokia izango da. Helburu eta printzipioei dagokienez, argi dute Andraetxea espazio askea izatea nahi dutela, “emakumea seguru sentituko den erreferentziazko gunea izatea”. Nolakoa? “Autonomoa izan behar da, komunikatzeko, elkar ezagutzeko, ahalduntzeko, formatzeko eta ondo sentitzeko gune bat”. Horretarako, dekalogo bat idatziko dute. Baina zalantzak ere badituzte. “Adibidez, urgentziazko egoeran dauden emakumeei laguntza eskaintzea bertan lo egiteko aukera emanez edo Andraetxeari izen propio bat jartzea”.

Izaera aldetik, “malgua” izatea nahi dute, hau da, “inor ezinbestekoa ez izatea, ardurak elkar banatzea edo botere harremanik gabekoa”. Espazio autogestionatu bat nahi dute. Baina nola? “Inori justifikaziorik eman gabe”. Bazkideak egiteko aukera aztertzen ari dira, txosnetan bildutako diruagaz lan egitea, diru laguntzak eskatzea, bigarren eskuko azokak… Era berean, antolakuntza motaren korapiloa askatu behar dute, zelan eta noiz elkartu.

“Ez ditugu korapilo denak bilera horretan askatu behar, ez dugu korapiloa are eta handiagoa egin nahi”

Andaetxean, gaur egun, bakarrik beheko solairua dago erabilgarri, goiko solairuan oraindik lana egiteko dago.  Udalagaz daude harremanetan goiko solairua erabilgarri jarri dezan. “Behean hitzaldiak, erakusketa edota asanbladak egiteko espazioa da, baina goiko solairua erabilgarri nahi dugu”. Azken bilera Gaztegunean egiteko pisuzko bi arrazoi azaldu dituzte. Prozesu osoa Andraetxean egin dute, eta orain, apur bat “herrira zabaldu” nahi izan dute. Bestetik, egoitza “txiki” geratu da batzuetan asanbladak egiteko eta erabakiak hartzeko azken bilera denez, jende gehiagok parte hartzea aurreikusten dute eta espazio handiago batean elkartu nahi izan dute.

Unea heldu da. Zapatuan [urriak 21], beroketa modura, dinamika bategaz emango diote hasiera bilerari. Gero, aurkezpen labur bat egingo dute orain arteko prozesua azalduz, eta erabakiak hartzen hasiko dira. Erabaki “errealistak” hartu nahi dituzte, betiere “kontsentsuaren” bidez. Horretarako, adostasunetan azken xehetasunak txertatzeko aukera emango dute asteriskoen bidez azken oharrak idazteko aukera emanez. Gero, gometen bidez emango dute iritzia “dinamikoagoa” izateko: berdea erabateko adostasuna erakutsiz, horia zalantzaren bat badago edo gorria aurka badago. Betiere argudioak edo konponbideak ematea eskatuko dute. “Ez ditugu korapilo denak bilera horretan askatu behar, ez dugu korapiloa are eta handiagoa egin nahi”.

“Orain arte emakumeok bakarrik parte hartu dugu, uste dugulako gu garelako beharrizana dugunak eta guk dakigulako zer nahi dugun. Baina gero uste dugu azaldu behar dugula Andraetxea zertarako dagoen”

Lana edota iritziak apur bat aurreratzeko esku orriak egin dituzte parte hartzaileei banatzeko, “horrela iritzia sakonagoak eta gehiago landutakoak izango dira, bat-batekoak izan beharrean”. Arnasa hartzeko ere, hamaiketakoa jango dute, eta ondoren hartuko dituzte azken erabakiak denen artean. Dena amaitzen dutenean, azaroaren 30erako greba feministarako argazki erraldoia aterako dute.

Behin Ujika prozesua amaituta, lekeitiarrei erabakiak plazaratzea aurreikusten dute Lekittoko Mugimendu Feministatik. “Orain arte emakumeok bakarrik parte hartu dugu, uste dugulako geu garelako beharrizana dugunak eta geuk dakigulako zer nahi dugun. Baina gero uste dugu azaldu behar dugula Andraetxea zertarako dagoen”. Urte berriagaz batera eman nahi diote hasiera adostutako funtzionamenduari.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.