Markina-Xemeingo aldetik hasi dira lanak. Orain, hondakindegia prestatu eta gunea lanerako prestatzen ari dira. 30 hilabete aurreikusten dute lanek irautea.
Haurren aurrean, Helduok Heldu ekimena egingo dute Munitibarren. Bihar [urriak 19] hasi eta urriaren 28ra bitartean, hainbat egitasmo egingo dituzte ume eta helduek, herriko plazan.
Lekittoko Mugimendu Feministiak zapatuan [urriak 21] 10:00etan Andraetxearen Ujika prozesuaren azken bilera egingo du, gaztegunean. Ujika prozesuan orain arte eztabaidatutako gaien inguruan azken erabakiak hartuko dituzte.
Izena emateko azken eguna datorren asteko barikua [urriak 27] izango da. Azoka azaroaren 25ean egingo dute.
Nerea Ibarzabal markina-xemeindarraren Bar Gloria liburua landuko dute. Ikasturteko egitaraua zehaztuta daukate.
Zapatuan [urriak 21] II. Gazte Egunagaz batera, Gazte Asanbladaren 30. urteurrena ere ospatuko dute.