Ekimenean parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman beharko dute. 09:30ean jarri dute hitzordua Txurruka Tenientea Etorbideko aparkalekuan.
Mutrikuko Udalak herriko natura ondarearen berreskurapenerako egiten ari den ekintzen artean, zapatuan [urriak 21], Artzainerrekan urmaela egiteko auzolaneko ekintza antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. “Ekimena artzainerreka inguruko natur balioak babestu eta hobetzeko nahitik dator”.
Zehaztutako lursailean habitat naturala berreskuratzea erdigunean jarrita, duela urte batzuk hasitako proiektuaren barruan kokatzen da zapatuko ekimena eta Yoana Garciak Aranzadiko kideak bideratuko du lan saioa: “Proiektuaren helburua alde batetik basoa berreskuratzea da, eta bestetik, urmaela egitea. Adituek gomendatu dute urmaela egitea, biodibertsitate aldetik oso interesgarria baita eta hortik dator ekimena”.
Gaineratu dutenez, urmaela mendiko bide baten ondoan egongo da eta hortaz, jendeak aukera izango du egindako lanaren bilakaera ikusteko. “Urmaelaren helburua bikoitza da, habitat mota zehatz hori berreskuratzea eta baita herritarrengana hurbiltzea ere, hortaz, sentsibilizazio kanpaina bat du bere baitan”.
Izena eman. Zapatuan, 09:30ean jarri dute hitzordua Mutrikuko Txurruka Tenientea Etorbideko aparkalekuan. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik
izena ematea beharrezkoa izango da.
EGITARAUA
- 9:30. Mutrikun hitzordua.
- 10:00-10:30. Aurkezpen hitzaldia.
- 10:30-13:30. Auzolan ekintzak.
- 13:30-14:00. Otordua.