Zalamara joateko mendi irteeran izena ematea gaur amaituko da
Ohiko lekuetan izena emateko aukera dago. Aurrera Mendi Taldearen materiala eskatzeko aukera egongo da gaur.
Aurrera Mendi Taldeak antolatutako irteera domekan [urriak 22] izango da. 16 kilometroko ibilbidea izango da, eta 571 metroko desnibela izango du. Antolatzaileek aurreikusi dutenez zailtasun ertaineko ibilbidea izango da.
Irteeran parte hartzeko gaur [urriak 19] da izena emateko azken eguna. Ondoko herrietan izena eman daiteke: Mutrikun (Aparra jantzi dendan edo Burumendi taldearen webgunean) eta Ondarroan (Anaitasuna tabernan). Irteeraren prezioa 12 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 15 eurokoa gainerakoentzako.
Autobus zerbitzua egongo da irteerara joateko. Debatik abiatuko da 7:15etan, eta autobusak lehen geldialdia Mutrikuko Txanbolingo birigilgunean egingo du, 07:20ean. Ondarroako Astilleruko geralekuan 07:30ean jarri dute hitzordua, eta Markina-Xemeinen 07:45etan.
Aurrera Mendi Taldearen materiala eskatzeko aukera egongo da gaur, 19:00etatik 20:15era bitartean, taldearen lokalean.