690 lagunek osatu dute Aulestiko Ermitarik Ermita ibilbidea
Parte hartze handia edukik du zapatuan [urriak 21] egin zen mendi martxak. Antolatzaileak balorazio positiboa egin dute.
Mendizaleentzat galdu ezinezko hitzordua bilakatu da Aulestiko Ermitarik Ermita Mendi Martxa. Datuak eskuan izanik, 690 lagunek osatu baitute mendi ibilbidea. “573 lagunek izena eman zuten aurretiaz eta zapatuan jende asko hurbildu zen izena ematera. Ohikoa izaten da, jendea eguraldiaren menpe egoten baita”.
Aulestiko Udalak erantzun paregabea izan dutela baieztatu dute. “Datu horiek izaten dira urtez urte mantentzen ditugunak. Zapatuan, gainera, eguraldia lagun izan genuen, goizean hotza egin zuen arren euri tantarik ez genuen ikusi eta eguerdiko kopauan giro ederra egin zuen”. Hortaz, eguraldia lagun izanik eta mendizaleen artean inolako gertaerarik barik ibilbidea amaituta, “balorazio oso positiboa” egin dute antolatzaileek.