Zapatuan [urriak 28] 13:30ean aterako dute, Nautika aurrean. Azaroaren 4an manifestazio nazionaladago Bilbon.
“Euskararen aurkako oldarraldiaren aurrean” Lekeitioko Udalak, AEK-k, Azkue Ikastolak eta Herri Eskolak argazki herritarra aterako du zapatuan [urriak 28] 13:30ean, Nautika aurrean. Azken hilabeteetan “euskararen aurkako epaien kontra” eta euskararen eta herritar guztien “hizkuntza eskubideen alde” manifestazio nazionala egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an 17:00etan, Euskaldunan hasita. Antolatzaileek bi ekitaldietara bertaratzeko deia egin dute.
Argazki herritarrerako deialdia. Argazkia: Lekeitioko Udala.