Gogenola-Lejardi eta Erkiaga-Lopez, nagusi Madrilen
Villa de Madrid izeneko zesta puntaren nazioarteko sari nagusia lehiatu zuten joan den asteburuan, eta Elaia Gogenolak eta Arai Lejardik eta Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek irabazi zuten.
Villa de Madrid izeneko zesta puntaren nazioarteko sari nagusia lehiatu zuten joan den asteburuan [urriak 20-22] Madrileko Universidad Complutense frontoian, eta Elaia Gogenolak eta Arai Lejardik eta Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek irabazi zuten, nor bere kategorian.
Berriatuarrak eta markina-xemeindarrak herrikideak izan zituzten aurrez aurre finalean, Erika Mugartegi markina-xemeindarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra. Gogenolak eta Lejardik gogor borrokatu behar izan zuten finala irabazteko, hirugarren setera ailegatu baitziren finalean.
Gaztetasuna eta joko bikaina erakutsi zuten bi bikote gazteek Madrilen, baina Gogenola eta Lejardi euren aurkariak baino hobeto aritu ziren lehenengo setean, Mugartegik eta Aldazabalek baino akats gutxiago egin zituztelako. Markagailuan 15-11koa jarri zuten. Bigarren setean, baina, Gogenola eta Lejardi izan ziren akats gehiago egin zituztenak, eta 12-15 galdu zuten.
Hirugarren setean erabaki zen, beraz, finala. Gogenolak eta Lejardik euren indarra berreskuratu zuten, eta berriatuarrak tantoak menderatu, jokoaren erritmoa ezarri eta tantoak amaitzerako duen trebetasuna erakutsi zuen. Atzean, arkina-xemeindarrak, segurtasuna eman zion, eta 4-10 irabazi zuten lehia.
Gizonezkoen lehiari dagokionez, Erkiagak eta Lopezek IƱaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerika menderatu zituzten. Denek ala denek “maila bikaina” erakutsi zuten, baina 15-10 eta 15-11ko markagailuagaz nagusitu ziren ispastertarra eta zumaiarra.
Goiko tantoak menderatzen ahalegindu zen arren, Erkiagak “maila bikaina” erakutsi zuen eta bera nagusitu zen aurrean. Atzean ere, Lopezek Lekerika menderatu zuen, eta merezitako garaipena lortu zuten.