Ez ahazteko, Oroimen Eguna Saturraranen
Oroimen Astearen baitan antolatutako ekimena da. Emakume batzuen pasarteen testigantzak ezagutuko dituzte.
Saturraran Elkartearen altxor preziatua da Saturraran, gogoratzeko eta ez ahazteko hamaika arrazoi baitaude. Berezitasunari behar adinako lekua egiteko asmoz, Oroimen Astearen baitan antolatutako Oroimen Egunak aparteko egitaraua du.
12:00etan hasierako ekitaldia txistulari eta dantzariek girotuko dute. Ostean, Saturrarango kartzelan egondako emakumeen pasarteak ezagutuko dituzte, testigantza bidez: “Emakumeak gogoa izateko beraien bizitzako pasarte batzuk ezagutuko ditugu”.
Eguna borobilduz. Kartzela eta seminario garaiak gogoratzeaz gain, kokatu ere egingo dituzte, hala nola, eraikuntza horiek non zeuden eta zein erabilera ematen zitzaien irudikatzeko aukera izango dute, “horma irudi bat izango balitz bezala orrialde batean marraztuta” egongo baitira. Eguna borobiltzeko elkarrekin batera Saturrarango bertsoak abestuko dituzte eta montxor txiki baten bueltan hitz egiten aritzeko tartea izango dute.
EGITARAUA
- 12:00. Ekitaldiaren hasiera, txistulari eta dantzariekin.
- Ondoren. Historian kokatuz.
- Ostean. Saturrango bertsoak abestu, lora eskaintza egin.
- Amaitzeko. Montxorra.