Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arakistain eta Lizardi nagusitu dira Mutrikuko Elite Txapelketan

Barikuan [urriak 27] bi setetan hartu zituzten mendean Mugartegi-Lejardi bikote markina-xemeindarra. "Txapelketako partidarik onena izan zen, laurak maila oso altuan aritu ziren. Aspaldiko partidarik onena", adierazi dute antolatzaileek.

Mutriku Elite Txapelketako irabazleak 2023 Arakistain eta Lizardi txapelagaz. Argazkia Danok Bat Pelota Elkartea
Mikel Reina Barros
Mutriku
2023/10/30

Lau puntistarik onenak heldu ziren Mutrikuko Elite Txapelketako finalera, eta laurek partida “izugarria” eskaini zieten Muruaitz frontoira bertaratu ziren ikusleei: “Txapelketako partidarik onena izan zen, laurak maila oso altuan aritu ziren. Aspaldiko partidarik onena”. Lehia berdindua izan zen, tanto eder askokoa eta hutsegite gutxikoa. Emakumezkoen zesta-puntak ere goranzko bidea hartu du, iaz Berriatuan jokatu zuten lehen aldiz Elite Txapelketa, eta bigarrena ere “arrakastatsua” izan da.

Ihart Arakistain eta Eneritz Lizardi ligaxkako bigarren aurrelari eta atzelari onenak izan ziren. Aurrean hain ondo elkar ulertzen duten Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markina-xemeindarrak zituzten. Mutrikuarra eta sopeloztarra ideia argiekin kantxaratu ziren, pilota erreboteraino atzeratu nahi zuten. Bete-betean asmatu zuten, Mugartegik arazoak izan zituen jokaldi horregaz, min handia egin zuten. Gainera, Arakistainek aurkariak baino gehiago eta hobeto amaitu zituen tantoak aurreko koadroetan. 9-15 irabazi zuten lehen seta, nagusitasunez.

Mutrikuko Elite txapelketa 2023

Finaleko talde argazkia. Argazkia: Danok Bat Pelotazale Elkartea.

Bigarrena lehiatuagoa izan zen. Lejardi eta Lizardi nor baino nor gehiago aritu ziren atzeko koadroetan, biak maila handian, pilota gatz asko sartuz eta oparirik egin gabe. Urdinen akatsekin 9-7 aurreratu ziren markina-xemeindarrak. Aldea, berriz, aurrean zegoen, Arakistainek min gehiago egiten zuen. 13-13 berdindu zuten eta hutsegite gutxiago eginez jantzi zuten txapela: 13-15. Hirugarren Maite Ortiz de Mendibil eta Maialen Aldazabal geratu ziren eta laugarren Naroa Merino eta Frida Watkins.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.