Kortazar eta Mimenza, nagusi Mutrikuko herri krosean
Julen Etxebarria Urrosolo ondarrutarra (34.20) eta Nora Etxeberria Galarraga azpeitiarra (41 .41) izan dira bigarrenak helmugara ailegatzen.
Elorrioko Aitor Mimenza Castillo eta Oihana Kortazar Aranzeta Mutrikun bizi den elgetarra nagusitu dira XX. Mutrikuko Herri Krosean. 10 kilometroko bidea egiteko 31 minutu eta 36 segundo behar izan ditu Mimenzak. Kortazarrek, berriz, 36 minutu eta 20 segundotan osatu du ibilbidea.
Bigarren postua eskuratu dute Julen Etxebarria Urrosolo ondarrutarrak (34.20) eta Nora Etxeberria Galarraga azpeitiarrak (41 .41). Podiuma osatu duten korrikalariak izan dira, berriz, Aitzol Apalantza Urkola errezildarral (34.55) eta Garazi Korta Aizpurua gasteiztarra (41.44).
Gazteen lasterketan Martxel Mantzizidor Arratibel zumaiarra izan zen lasterketako buru eta 14 minutu eta 51 segundotan osatu zuen proba. Judit Mantzizidor Arratibel zumaiarra izan zen bigarrena (15.35) eta Irati Solabarrieta Bilbao (16.30) ondarrutarrak osatu zuen podiuma.