"Eskualde sentimendua indartzeko proiektua"
Zer suposatu zuen duela 20 urte HITZAren sorrerak?
Proiektua eskualde sentimendua indartzeko mugimendu bat izan zen, inguruko herrietan gertatzen zenaren berri izateko aukera eskaini baitzuen.
Euskalgintzaren normalizazioaren bidean, zein garrantzi dauka egunez egun HITZAk?
Euskara etxeetara heltzen lagutzen du. Inguruko herrietako albisteak irakurtzeko grinak euskara sartu zuen etxe askotara, eta euskararen alfabetizazioa ere ekarri zuen.