"Euskaldun izateko bidean pausoa eman genuen"
Zer suposatu zuen duela 20 urte HITZAren sorrerak?
Euskarazko egunkari bat sortzeko ilusio handia zuen talde bat ginen, eta ilusio horregaz bat egiten zuen eskualde bategaz topo egin genuen. Premia bat asetuta ikusi genuen, eta euskaldun izateko bidean pausoa eman genuen eskutik helduta.
Euskalgintzaren normalizazioaren bidean, zein garrantzi dauka egunez egun?
Ez gara kontziente zenbaterainoko garrantzia duen. Baina euskarazko komunikabide bat izatea beharrezkoa da. Tokiko eta hurbileko informazioa jorratzen duen heinean, erabateko garrantzia du hizkuntzak.