"Hurbiltasuna, euskaraz eta gurea"
Zelan gogoratzen duzu Hitzaren sorrera?
Bete-betean, parte izan nintzelako. Mutrikuarren bizimodua eskualdean asko zabaltzen dela ikusita, Mutrikura jo zuten eta bertan geunden aldizkarikoak. Prozesu baten ostean herritarrek egoki ikusi zuten Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza izatea.
Zelan baloratzen duzu Hitzak egiten duen ekarpena?
Herri aldizkarian ibilita, sinismen kontu bat ere bada. Paperaren presentzia izatea, gai orokorretatik herriko albisteetara joatea eta euskaraz irakurgai izatea etxean bertan oso garrantzitsua da. Hurbiltasuna, gure hizkuntzan eta guk egindakoa.