Martxan daude Berriatuko erdiguneko obrak
Itxaronaldi “luzearen” ostean, hasi dituzte Berriatuko erdiguneko obrak. Joseba Goienola Berriatuko alkateak adierazi duenez, helburua segurtasuna hobetzea da, bai errepidekoa eta baita oinezkoena ere. Horretarako egingo dituzten lanen artean daude, besteak beste, espaloiak ondo jartzea, oinezkoen pasabidea eta autobus geltoki berria egitea eta semaforoak jartzea.