Sozializazio eta errehabilitazio gunea martxan hasiko da Mutrikun
Autonomia sustatzeko zentroa martxan jarriko du Mutrikuko Udalak azaroan, autonomia eta ongizatea mantentzea helburu izango duena. Gune aktibo bat izango da sozializazioa eta errehabilitazioa erdigunean jarriko dituena: estimulazio kognitiboko tailerra, psikomotrizitatea, jarduera ludikoak…
Pertsona nagusiei, kalteberetasun egoeran, bakardadean, arriskuan edo mendetasun-hasieran daudenei eta horien familiei laguntzera zuzendutako espazioa izango da, hain zuzen ere, autonomia eta ongizateari eusteko baliabidea eskaintzeko helburua duena.
Informazioa. Azaroan abiatuko da eta martitzenetan eta ostegunetan egongo da martxan; 10:30eatik 13:30era, Anaiarte tabernan (Beheko Plaza, 1). Informazio gehiago nahi dutenek zerbitzuaren koordinatzailearekin harremanetan jartzeko bi bide dituzte; 609 33 59 50 telefonora deituta edo nerea@bizitzen.org posta elektronikora idatzita.