Zabalik dago Lekeitioko udal batzordeetan izena emateko epea
Horrez gain, herritarrek azaroaren 6a dute 2024ko aurrekontuetarako iritziak bidaltzeko azken eguna.
Lekeitioko Udalak ostera ere jarri ditu martxan udal batzordeak. “Auzolana Lekeitioko nortasunaren parte da, herritik, herriarekin eta herriarentzako. Udal batzordeak ere modu berean ulertzen ditugu; herriaren alde lan egiteko espazioak”, adierazi dute udal ordezkariek.
Hain zuzen ere, azaroaren 6an jarriko dituzte martxan eta izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete udal bulegoetan eta udalaren webgunean. Udal ordezkariek herritarrei parte hartzeko gonbidapena zabaldu diete. Horrez gaiz, argitu dute lehen saioak aurkezpen saioak izango direla. Bertan, udal batzorde bakoitzak bere egun eta ordutegi propioa erabakiko du.
Hurrengokoak dira egunak, orduak, saioak eta buruak:
- Azaroak 6, 18:00etan, udal langileen kudeaketa, Ander Aldazabalagaz.
- Azaroak 7, 18:00etan, ongizate eta gizarte politikak, Zuriñe Gojenolagaz.
- Azaroak 13, 19:00etan, jai batzordea, Antton De la Lamagaz.
- Azaroak 14, 18:00etan, hirigintza batzordea, Ander Aldazabalegaz.
- Azaroak 14, 18:00etan, hezkuntza batzordea, Igotz Espejagaz.
- Azaroak 15, 18:00etan, euskara batzordea, Ander Goikoetxeagaz.
- Azaroak 16, 18:00etan, ogasuna, kontuak eta finantzak, Ander Aldazabalagaz.
- Azaroak 21, 18:15ean, parekidetasun batzordea, Ane Koskorrotzagaz.
- Azaroak 22, 18:00etan, kirol batzordea, Izaskun Roblesegaz.
- Azaroak 28, 18:00etan, ekonomia eta lurralde garapen batzorde, Zuriñe Gojenolagaz.
- Azaroak 29, 18:00etan, kultura batzordea, Antton De la Lamagaz.
Azken eguna. Bestetik, herritarrek 2024ko udal aurrekontuen inguruan iritzia emateko aukera daukate. Etxebizitzetara bidalitako esku orrietan idatzi daiteke eta udal eraikinetan jarri dituzten hautetsontzietan utzi. Azken eguna azaroaren 6a da.