"Lan handia egin du HITZAk 20 urtean"
Zelan gogoratzen duzu HITZAren sorrera?
Garai hartan bueltaka genbiltzan ea Debabarrenarekin edo Lea-Artibairekin elkartu eta horrelako zerbait egitea komeni ote zen, eta begira, 20 urte pasa dira eta hor jarraitzen dugu egunero etxeko albisteak jasotzen eta herriko kontuak jakiten. Lan handia egin du HITZAk 20 urtean.
Zutabegile izateak zer nolako aukera eman dizu zure iritzia plazaratzeko?
Aukera ona izan zen. Ahalegina eskatzen du, baina zutabegile izateak aukera ematen zidan sakonki gehiago pentsatzeko, eta baita nire irizpideak edo proposamenak plazaratzeko ere.