Kaseteen bigarren bizitza, esperimentatuz eta musika sortuz
Domekan kaseteak hackeatzeko tailerra eskainiko dute Ispasterren, 11:00etatik 13:30era.
Musika egiteko modua asko aldatu da azken urteetan, baina badira kaseteekin musika sortzeko trebetasuna dutenak ere. Hori ikasteko aukera eskainiko du Sarah Rasinesek Ispasterreko Arropaineko Arraguan, domekan [azaroak 12], 11:00etatik 13:30era.
6 urtetik gorako edonork parte hartu dezakeen arren, 12 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira. Horrekin batera, ingenieritzan eta musika-trebetasunean ez dela esperientziarik behar azpimarratu dute. Izena eman behar da, www.arragua.org webgunean.
Kaseteekin soinu ez konbentzionalak egiten ikasiko dute parte hartzaileek, tailer esperimental honetan: «Ikus dezagun nola funtzionatzen duen benetan zinta magnetikoak. Betiere esperimentaziotik eta praktika atsegin eta dibertigarri batetik».
Horrez gain, elektrizitateari, elektronikari, audioari, soinuari eta zaratari buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, esaterako.
Goi mailako gidaria. Tailerra Sarah Rasines artista eta kultur-kudeatzaileak emango du. Arte Ederretan lizentziatua izateaz gain, Ikersoinu Ikerketa Taldeko parte hartzailea ere izan da Rasines. Best hainbat jardueraren artean, museoetan, jaialdietan eta soinu zentroetan tailerrak, hitzaldiak eta master classak ere eman izan ditu.