Lea-Artibai Amankomunazgoak gizarte zerbitzuen inguruko formazio saioa eskaini du
Martitzenean [azaroak 7] batu ziren legegintzaldi berriko arduradun politikoak Lea-Artibai Amankomunazgoaren gizarte zerbitzuen inguruko formazio saioan. Helburua eskualdeari ikuspegi bateratuarekin begiratzeaz batera, epe labur eta ertaineko erronkei aurre egiteko prestatzea izan da.