Lizarrako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte
Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Aulestin gaur [azaroak 9] elkartuko dira. Lekeition eta Mutrikun, berriz, bihar [azaroak 10].
Lizarrako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritan, gehienak gaur [azaroak 9] izango dira, Lekeition izan ezik, bihar [azaroak 10] izango baita. “2003tik 121 emakume eta 12 ume hil dituzte Euskal Herrian”.
GAUR [AZAROAK 9]
- Ondarroan, 19:00etan, Alamedan. Etxelilak, Berdintasun sailak eta udalak bat egin dute deialdiagaz.
- Markina- Xemeinen, 20:00etan, Goiko portalean. Morelarre Talde Feministak deituta, udalak bat egin du deialdigaz.
- Aulestin, 19:00etan, plazan.
BIHAR [AZAROAK 10]
- Lekeition, 19:00etan, Eskolapean, Potxuak Martxanek deituta.
- Mutrikun, 18:30ean, Goiko plazan, EMAk deituta.
Nafarroan, Urbasa inguruan, 7 urteko haur baten eta haren aitaren gorpuak aurkitu zituzten herenegun [azaroak 7]. Haien bila ari ziren astelehenetik, haurraren amak desagertzearen berri eman zuenetik. Ikerketa bideak zabalik daude oraindik, baina autopsiaren emaitzak ikusita, indarra hartu du indarkeria bikarioaren hipotesiak. Estellerriko Mugimendu Feministak hilketa matxistatzat jo du eta atzo [azaroak] Bortizkeria bikarioaren kontra. Indarkeriarik gabeko bizitzak orain lelopean, adingabearen heriotza bortxa matxistaren ondorio dela aldarrikatu zuten herritarrek kalean.