Sergio Rodriguezek irabazi du Euskal Herriko 33. Hiru-Txirlo Bola Joko Txapelketa
Lander Odiaga markina-xemeindarra hirugarren izan da sailkapen nagusian. Emakumezkoetan, San Migeleko Aitziber Olaizola izan da onena 15 txirlogaz.
Debako Itziarko auzoko Lasturren jokatu zen zapatuan [azaroak 18] Euskal Herriko 33. Hiru-Txirlo Bola Joko Txapelketako azken jaurtialdia. Bertan erabaki zen txapelduna. Markina-Xemeingo azkenaurreko jardunaldia irabazi eta gero, Lander Odiaga markina-xemeindarra txapela janzteko aukerekin heldu zen final handira.
Gipuzkoan, berriz, Asola Berri taldeko Sergio Rodriguezek garaipena bakarrik ez, sailkapen nagusia irauli zuen sari nagusia ere irabazteko. Etxebarrian bizi den eibartarrak jantzi zuen txapela, guztira 26 txirlogaz. Lehia estua izan zuen San Migel taldeko Anger Ibarluzeagaz, txirlo bakarrera geratu zen. Hirugarren postuagaz konformatu behar izan zen Markina-Xemeingo MX3T taldeko Lander Odiaga 22 txirlogaz.
Emakumezkoetan, San Migeleko Aitziber Olaizola izan da onena 15 txirlogaz, bigarren Isana Gorosabel 12 txirlogaz podiuma osatu duen Olatz Rodrigezekin berdinduta. Gazteetan Julen Uranga izan da onena, infantiletan Manex Astola, alebinetan Izadi Elorza eta benjaminetan Luken Martino. Nagusietan, Bittor Astigarraga nagusitu da. Bikoteka dagokionez, Angel Ibarluzeak eta Xabier Loiolak osatutakoak irabazi du eta taldeka Asola Berri A taldeak.