Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Martxan dago Lekeitioko portuko zirkulazioa kontrolatzeko kameren sistema

Arauak hautsi dituztenei lehenengo isunak iritsi zaizkie, baina udalak malgutasunez jokatuko du. Suhiltzaileek posteak kendu eta kamerak jartzearen balorazio positiboa egin dute.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2023/11/22

Hainbat hilabete probak egiten aritu ostean, Lekeitioko porturako sarrera kontrolatzeko kameren sistema martxan dago, “oinezkoen segurtasuna helburu”. Suhiltzaile etxeetako langileek sute maniobra errealistak egin dituzte Lekeition, eta Portuan eta Alde Zaharreko sarreretan dauden posteak kendu eta kamerak jartzearen balorazio positiboa egin dute. Bai anbulantzietako gidariek, eta baita suhiltzaileek nahiz udaltzaingoak ere nabarmendu dute posterik ez egoteak euren erreakzio-denbora hobetu duela, eta irisgarritasuna errazten duela larrialdi desberdinen aurrean.

Suhiltzaileek simulakroak egin dituzte Lekeition. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Argazkia: Lekeitioko Udala.

Horrez gain, Lekeitioko Udalak adierazi du gunea ondo seinalizatuta dagoen arren, hainbat gidari erdi oinezkoa den gunera ibilgailuagaz sartu direla. Ondorioz, azken hilabeteetan seinaleei kasurik egin barik portura sartu diren gidariei lehen isunak heltzen hasi zitzaizkien pasaden astean.

Isun horien kudeaketa bi enpresaren artean egiten denez, isunen tramitazioa udalak “nahi baino gehiago” atzeratu da. Beraz, nahiz eta jakinarazpenak legeak markatutako epeen barruan heltzen ari diren, “arau haustea egin duten gidari batzuei, isun bat baino gehiago heldu zaizkie batera”.

Lekeitioko Udaleko ordezkariek adierazi dute kexak jaso dituztela, “esanez lehenengo isuna jaso izan balute, gehiago ez zirela Alde Zaharrean ibilgailuz sartuko”. Honen aurrean, udalak “argi” utzi nahi du helburua ez dela dirua biltzea, eta beraz, malgutasunez jokatuko dutela hainbat isun momentu berean jaso dituztenekin. Berriro berdina gertatu ez dadin, udalak kamera sistema kudeatzen duten enpresekin adostu du aurrerantzean arau haustea egiten denetik isuna jasotzen duten unera arteko denbora ahalik eta laburrena izango dela.

Lekeitioko portuko sarreretan kameren sistema martxan dago. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Argazkia: Lekeitioko Udala.

Sistema zabalduz. Larrialdi zerbitzukoek egindako balorazio positiboaren aurrean, udala Dendari eta Beheko kaleetara kameren sistema zabaltzeko asmoa aztertzen ari da. Hala ere, neurria oraindik azterketa fasean dago, eta beraz, guneko bizilagunei “lasai egoteko” adierazi nahi die Lekeitioko Udalak. Kameren sistema jartzea erabakiko balute, udalak “lehen eskutik” informatuko ditu herritarrak,  “elkarrekin Lekeitio eta lekeitiarren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko asmoz”.

Gogorarazpena. Lekeitioko Udalak adierazi nahi du Alde Zaharreko sarreretan “oso argi” dagoela seinaleztatuta baimenik gabeko ibilgailuak orduz kanpo ezin direla sartu: lanegunetan 08:00etatik 13:00etara edonor sartu daiteke portuan, baina ordutegi horretatik kanpo soilik baimenduak sartu daitezke. Azpimarratu nahi dute arau hori errespetatzen ez dutenak herritarren bizi kalitatea eta seguratsuna kaltetzen dutela.

Aste Santuetatik sarrera baimena eskatzeko aukera egon den arren, udalak deia egiten die oraindik ere baimena eskatu ez duten eta baldintzak betetzen dituzten herritarrei baimena eskatzeko:

  • Gamarra enparantzatik Ezpeletara arte alde zaharrean edo Txatxo Kaian erroldatuta dauden pertsona fisikoak edo bertan egoitza duten pertsona juridikoak.
  • Alde Historikoan dauden merkatal edo ostalaritzako lokalen titularrak edota lokalak alde horretan eduki ez arren, ondasunak edo zerbitzuak etxerik-etxe banatzen dituztenak.
  • Konponketak eta obrak egiten dituzten enpresak.
  • Zerbitzu bereziak eta larrialdi zerbitzukoak.
  • Plazapeko garajean emakida duten titularrak.
  • Aurreikusi gabeko eta “benetako” arrazoia duen kasuren bat. Justifikatuta egonez gero, Udalaren webgunean eskatu daiteke baimena aurrez edo ostean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.