Herritarrak batuko ditu Etxebarriko San Andres jaiak
Udaletik gogoratu dute azaroaren 30ean zaintza-eskubide kolektiboa aldarrikatzeko greba feminista orokorraren deialdia dagoela.
San Andres Eguna [azaroak 30] egun handia da Etxebarrian. Urte urtero ospatzen dituzten jaiak dira eta orain ere ospatukoi dituzte, aurten Mugimendu Feministaren zaintza eskubide kolektiboak aldarrikatzeko greba izan arren. Udalak “herritar guztien eskubideak bermatuz” jai egunarekin aurrera egitea erabaki du. “Beraz, herritar guztiok zaudete gonbidatuta, bakoitza bere askatasunean, gure herriko jai eguna elkarrekin ospatzera”.
Horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute herriko frontoian, ekintza nagusia arratsaldean egingo badituzte ere. Herritarrak batzeko jaiak dira sanandresak eta denek batera ospatuko dituzte.
Egitaraua:
- 11:00: Meza
- 16:00: Briska txapelketa, herritarrentzat
- Gazteak, 16 urtetik beherakoak
- Nagusia, 17 urtetik gorakoak
- 16:00-20:00: Ume eta nagusientzako herri kirol jokoak
- 18:30: San Andres lehiaketako sari banaketa
- Ondoren: Herriko umeentzat afari-merienda
- 20:00: Herritarrentzat afaria