Erroak Loran jaiak jende asko batu du gaur [azaroak 25] Berriatuan. Azokak hartu du plaza goizean, bazkariak frontoia eguerdian eta erromeria doinuek plazako karpa arratsaldetik aurrera. Zapi morez bete da ospakizun eremua, indarkeriaren amaiera eskatzeko.
Ume, gazte eta heldu, guztiak batu dira Santa Katalina Eguneko ospakizunetan Gizaburuagan. 40 nagusi eta 12 gazte eta ume batu dira herri bazkarian. Pertsonen arteko harremanak errespetuan, autonomian eta berdintasunean oinarrituko dituen gizarte batean bizitzeko premia azaleratu dute Azaroak 25eko adierazpenean.
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiagaz bat egin dute herritarrek Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Berriatuan eta Gizaburuagan ospakizunak eta aldarrikapena uztartu dituzte.