Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ereindako haziek loratzen jarraitzen dute Berriatuan

Erroak Loran jaiak jende asko batu du gaur [azaroak 25] Berriatuan. Azokak hartu du plaza goizean, bazkariak frontoia eguerdian eta erromeria doinuek plazako karpa arratsaldetik aurrera. Zapi morez bete da ospakizun eremua, indarkeriaren amaiera eskatzeko.

Frontoi bete jende batu da Erroak Loran jaiko bazkarian Frontoi bete jende batu da Erroak Loran jaiko bazkarian
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Berriatua
2023/11/25

Eguraldi goibelari irribarrea jarrita ari dira ospatzen Berriatuan Erroak Loran jaia. Gaur [azaroak 25] 10:00etan zabaldu dute elikagaien, artisauen eta animalien azoka plazan, eta halakoetan gertatu ohi den modura, eguerdian pilatu da jenderik gehien. Salmentetan denetarik egon da. Batzuek nahikoa saldu dute, beste batzuek ez bainbeste, baina denek ala denek azpimarratu dute azoken garrantzia, eta herritarrak bertoko produktuak kontsumitzen segitzera animatu dituzte.

Gazta, eztia, baserri eta arrain kontserbak, gozoak, bitxiak, poltsak, saskiak… Ezin beteago egon da Berriatuko plaza 14:30ak arte, 11 artisauren eta hamazazpi ekoizleren postuekin. Eta inguruan, animaliak: behiak, idiak, kontxintxinak, oilarrak, zaldiak eta poniak, esaterako. Ez horiek bakarrik: zortzi artalde eta hiru ahuntz talde ere egongo dira ikusgai.

Ikasbidairako postua ere jarri dute eskolako gazteek, tortilla pintxo eta bizkotxoagaz eta Hostozabal Basogintza Elkarteak taloak prestatu eta saldu ditu, herriko osagaiekin egindako taloak. Gelditu barik egon dira lanean, eta pozik zeuden jendeak emandako erantzunagaz. Hirugihar, txorizo eta txokolazteko taloak eskaini dituzte, eta guztiak saldu dira. 260 txorizo talo, 100 hirugihar talo eta beste 100 bat txokolatezkoak. “Oso pozik gaude. Elkartearen berri emateko asmoz etorri gara, baina ezin izan dugu egin, jende asko asko ibili da eta”, azaldu du Urko Galdos elkarteko idazkariak. “Pentsatzen genuen txosnan lanera jende asko etorriz gero, azoka ikustera helduko ginela, txandaka, baina ez dugu lortu, egon den jendetzagaz. Ea datorren urtean”, zioen, irribarretsu.

13:00etan, indarkeriari ezezko borobila emateko batu dira kioskoaren bueltan. Talde argazki erraldoia atera dute, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren mezua zabaldu dute. Nahikoa dela adierazi dute, indarkeria amaitu egin behar dela berandu baino lehen. Zapi moreek hartu dute ospakizun eremua, indarkeriaz amaitzeko eskatzeko.

Frontoi bete jende. Mendibarrenen izan dute hitzordua ondoren. 14:30ean hasi dira umeak bazkaltzen eta ordu erdi beranduako nagusiak. Frontoi bete jende batu da, lagun eta familia giro ederrean. Eta eguna borobiltzeko, Trikizio taldearen erromeriak girotu ditu arratsaldea eta gaua.

Bihar ere [azaroak 26] egongo da ondo pasatzeko tarterik. Hondamendia antzezlanak emango dio amaiera aurtengo Erroak Loran jaiari. Frontoian ikusi ahalko da, 19:00etatik aurrera.

Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023
Erroak Loran 2023

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.