45 kilo hondakin bildu dituzte Saturraranen
Domekan [azaroak 26] Itsas Zaintza Sareak antolatutako bilketan 30 lagun inguruk parte hartu zuten. Gipuzkoako 6 puntutan egin zen bilketa aldi berean.
Itsas Zaintza Sareak sustatutako aldibereko sei itsas hondakin bilketei esker 350 kilo hondakin bildu dituzte Gipuzkoako kostaldean; horietatik 45 kilo Saturrarango hondartzan bildu dira.
Hondarribia, Pasaia, Donostia, Zarautz , Zumaia eta Mutrikun 11:00ak eman zutenerako prest zeuden lanari ekiteko. Saturraranen 30 lagun inguruk osatutako taldeak eskularruak eta zakuak eskuan zituztelarik, familiak, bizilagunak, eragileak eta itsas eremuko profesionalek indarrak batu zituzten Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan antolatutako ekimenari ekiteko.
Mutrikuko bilketan poliespanaren presentzia izan da bilketan nabarmendu duten materiala; baita Zarautzen eta Zumaian ere. Zehazki, jasotako 1.713 hondakinetatik 280 poliespan zatiak izan ziren. Bildutako hondakin kopuruaren banaketa zehatza egin dute eta zehazki 2,5 eta 50 zentimetro arteko plastiko zatiak izan dira hondartza guztietan nagusitu diren hondakinak.
Itsas Zaintza Saretik itsasoaren egoera jasotzen eta partekatzen jarraituko dutela adierazi dute, itsasoaren garrantzia eta zaintza gizarteko estamentu guztietara eramateko: “Itsasoa ez da zabortegia, bizi iturria da, eta zaindu eta errespetatu egin behar dugu etorkizun osasungarria izateko”.
Bilketaren datuak: