Eskualdeko herriak ekintzaz beteko dira Euskararen Egunean
Barikuan hasiko dira ospakizunak eta ez dute etenik izango asteburu guztian. Antzezlanak, solasaldiak eta omenaldiak izango dira aurtengo protagonistak.
Abendua iristeko atarian, badator aurtengo Euskararen Eguna ere. Beste urte batez, askotariko ekintzaz beteko dira herriak, udalek eta herriko elkarteek antolatu duten ekintzekin.
Adimen artifizialak euskaraz hitz egitea sustatzeko asmoz, Gaitu proiektua presente egongo da eskualdeko hainbat herritan. Gaituk botatako erronkari erantzunez grabazio saioak egin zituzten Amoroton azaroaren 25ean, eta asteburuan egingo dituzte Aulestin, Etxebarrian, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan.
Etxebarrian, beste hainbat ekintzaren artean, badute beste hitzordu garrantzitsu bat ere. Egin nirekin ere euskaraz! kanpainaren aurkezpena egingo dute, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko deiagaz. Mutrikuko hitzordu garrantzitsuetako bat Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu duen Euskara bidegurutzean hitzaldia izango da, eta Paul Beitia zarauztarra arituko da hizlari lanetan.
Ziortza-Bolibarren eta Berriatuan kultur ekintzez bustiko dira herritarrak. Komunikazioaren garrantzia aldarrikatzea helburu, Hobe Ixilik antzezlana egongo da Ziortza-Bolibarren, eta horrez gain, baita II. Bertso Paper Lehiaketa ere. Berriatuan berriz, Euskal Herriko txoko askotatik pasa ostean, TuTum Platz! umorezko bakarrizketagaz gozatu ahalko da. Jon Plazaolak, bakarrizketa formatuari heldu dio berriro ere, bere taula gaineko lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa direnean.
Bakarrizketatik elkarrizketara, hikan berba egitea praktikan jartzeko asmoz, Hikodromoa antolatu du Markina-Xemeingo Berbalagunek. Lagun giro ederrean gai desberdinei buruz hitz egingo dute, hika galdu ez dadin. Horrez gain, udalak Markina-Xemeingo lehenengo irakaslearen lana aitortu eta Nekane Aginagari omenaldia egingo dio.
Ondarroan ere ez da omenaldirik faltako. Hondar Ahua guraso elkarteak antolatutako euskararen aldeko danborrada Zaldupetik Itsasaurrerainoko ibilbidea egingo du, eta bertan urteroko eskertza egingo dute: aurtengo omenduak Manuelistak izango dira.
Egitaraua:
- Aulesti.
- Abenduak 1.
- 17:00. Uuuuuh ipuin kontaketa, liburutegian, Eneritz Artetxegaz.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- 12:00. Itzalen distira liburuaren inguruko tertulia, liburutegian.
- 18:00. Gaitu proiektuaren grabazio saioak, udaletxean.
- Abenduak 1.
- Berriatua.
- Abenduak 4, astelehena.
- 14:30. Teilatupean antzerkia, bideo gelan.
- Abenduak 10, domeka.
- 19:00. Tutum Platz Jon Plazaolaren bakarrizketa, Medibarren frontoian.
- Abenduak 4, astelehena.
- Etxebarria.
- Abenduak 1.
- 19:00. Cadizko Damari Bertsoak 1823/06/27: errealisten ospakizuna San Martin Muruan liburuaren aurkezpena, Asier Aretxabaleta, Xabier Altzibar eta Jabier Kaltzakortarekin.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- 10:00. Gaitu proiektuaren grabazio saioak, kultur aretoan.
- 12:00. Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia, kultur aretoan: Eskolako umeen bertsoak, nagusien eta herritarren kantaldia, Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea errezitaldia, Egin nirekin ere euskaraz kanpainaren aurkezpena, Pastoreak dokumentalaren emanaldia eta Egunean Behin lehiaetako sari banaketa.
- Abenduak 1.
- Lekeitio.
- Abenduak 1.
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak txistulariekin, udaletxe aurrean.
- 13:00. Kantujira, Zaletxuen eskutik, eskolapetik hasita.
- 20:00. Txirrist gazte txaranga, nautikatik hasita.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- 13:00. Giza katea eta manifestuaren irakurketa, plazan.
- Abenduak 1.
- Markina-Xemein.
- Abenduak 1.
- 12:00. Kalejira eta ekitaldia, udaletxe aurrean. Bekobenta eta Berakruz eskoletako ikasleekin.
- 16:30. Hikodromoa, Uhagonen. Izen ematea: markina@aek.eus edo 607 59 62 61.
- Abenduak 2.
- 11:00-14:00 eta 16:30-19:30. Gaitu proiekturako grabazioak, udaletxe aurrean.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- 12:00. Omenaldia Nekane Aginagari, Artibai 30 helbidean.
- 12:30. Irakurketa musikatua, Arkupe aurrean (euriagaz, Plaza Barripean).
- Abenduak 1.
- Mendexa.
- Abenduak 2.
- 14:30. Bertso bazkaria, Leagi kanpinean, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- 12:00. Talo tailerra eta Zuresku Egurrezko jolas tradizionalak.
- Abenduak 2.
- Mutriku.
- Abenduak 1.
- 16:00. Kalejira erraldoi eta txistulariekin, Goizeko Izarra Ikastolatik hasita.
- 17:00. Txokolate beroa eta argazkiak, Goiko Plazan.
- Abenduak 2.
- 12:30. Kantujira, Beheko Plazatik hasita, Anaiarte biltokiaren eskutik.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- 11:00. Ahotsak mokadu truke! Gaitu proiekturako ahotsen grabaketa, Beheko Plazan.
- 13:30. Bertso poteo musikatua, Beheko Plazan.
- 17:00. Euskara bidegurutzean hitzaldia Paul Beitiaren eskutik, Zabielen.
- Abenduak 1.
- Ondarroa.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- Goizean. Gaitu proiektuaren grabazio saioak, Alamedan.
- 13:00. Euskararen aldeko danborrada, Zaldupetik hasita Itsasaurrera arte.
- Ostean. Manuelistei aitortza.
- Abenduak 3, Euskararen Eguna.
- Ziortza-Bolibar.
- Abenduak 1.
- 19:00. Hobe ixilik antzerkia, Eskolako aretoan.
- Abenduak 1.