Greba Feminista Orokorra "historikoa eta mugarri" izan da
Gaurko [azaroak 30] Greba Feminista Orokorra āhistorikoaā izan zela nabarmendu dute grebalariek: āZaintza sistema publiko-komunitario baten alde izugarrizko urratsa eman dugu". Herriz herri hainbat ekimen egin dituzte egun osoan.
Eskualdeko manifestazioa, Markina-Xemeinen Hamaika motibo greba orokorra deitzeko. Hamaika motibo deialdia feminista izateko. Lea-Artibaiko eta Mutrikuko herritarrek zaintza duin, publiko eta komunitarioa lau haizetara aldarrikatu dute azaroaren 30ean. Zaintzaileen zein zainduen bizitzak erdigunera ekarrita, greba deialdiagaz bat egin dute udalerrietako hainbat eta hainbat herritarrek. Manifestaziorik handiena, eskualdekoa. 18:00etan Markina-Xemeinen egingo duten arren, parekidetasuna, zaintza sistemaren egiturazko aldaketa eta, funtsean, hezkuntza feminista eskatu dute goizean zehar leku ugaritan.
Goiz goizetik pikete informatibo ugari egin dituzte zenbait herrietako industriaguneetan, Lekeition, Berriatuan edota Ondarroan. Eguraldi goibela eta euritsua nagusitu da, baina aldarrikapenek kaleak hartu dituzte egun guztian zehar. Tokian tokiko elkarretaratzeez gain, egun osoko zereginak egin dituzte greba asanbladek. Etxebarrian, esate baterako, musikagaz alaitu dute goiza, Markina-Xemeinen, ordea, zarataren aldeko apustua egin dute herritar guztiak jakin zezaten greba eguna dela. Berriatuan, hitzaldia eta guzti antolatu dute eta 12:30ean herri zeharkatzen duten errepidea behin baino gehiagotan itxi dute manifestazioan. Denak ala denak bazkaltzeko elkartu dira herrietan, indarrak hartu beharra dago eskualdeko manifestazio orokorrean oihukatzeko.
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
Markina-Xemeinen Lea-Artibai eta Mutrikuko manifestazio orokorra egin zuten arratsaldean. Egun āhistorikoaā izan zela nabarmendu zuten grebalariek: āZaintza sistema publiko-komunitario baten alde izugarrizko urratsa eman duguā. Mugimendu feministak denbora asko darama zaintza krisia seinalatzen eta diotenez pandemiak ākolokanā jarri zuen zaintza erregimena āerabat kolapsatuaā dagoela agerian utziz. āSistema kapitalistak, patriarkalak eta kolonialak mantentzen duen zaintza erregimen bidegabearen aurrean gaude. Eta nahikoa da! Gaur kalera atera gara mundua aldatzeko, beste sistema bat posiblea delako!ā. Garrantzitsutzat jo dute kalera ateratzea āerakundeak interpelatzeko, enpresariak salatzeko eta inolako ardurarik asumitzen ez duten gizonak ere seinalatzekoā.
IRAKURRI GREBA FEMINISTA OROKORREKO IRAKURGAIA OSORIK
Euskal Herriko zaintza-erregimena erabat āasistentzialista eta familiaristaā dela esan dute. Horregatik, herri Akordio bat osatu dute prozesuan aprte hartu duten mugimendu feministako, eragile sozial eta sindikatuek. āArdura eta konpromisoz, erabakiak hartu eta aldaketak emateko unea da orainā. Hain zuzen ere, Greba Feminista Orokorra āmugarriā izan dela nabarmendu dute, baina oraindik ābide luzeaā dagoela egiteko.