Pertsona bat hil da Mutrikuko auto istripuan
Ertzaintzatik jakinarazi dutenez istripua ikertzen ari dira.
Gaur [abenduak 5] 10:30ean istripu bat gertatu da GI-638 bidean Mutriku eta Ondarroa artean. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez ibilgailua bidetik atera da eta aparkatuta zegoen beste ibilgailu baten kontra jo du, gidaria hil egin da istripuan.
Ertzaintzak ikerketa abiarazi du eta autopsiaren zain daude, hain zuzen ere, oraindik ez dakitelako gidaria istripuaren ondorioz hil den edo osasun arazoren batek eragin duen istripua. “Istripua baino lehenago osasun arazoren baten ondorioz zerbait gertatu izana aukera bat da, baina autopsiaren zain gaude, horrek adieraziko baitu zer gertatu den”.