Kameren presentzia salatzeko ekimenak antolatu ditu Mutrikuko Gazte Koordinadora Sozialistak
Bihar [abenduak 8] arratsaldean gaiari buruzko hitzaldia eta rap saioa egongo dira Gaztetxean.
Kamaraik ez! Kontrol soziala borrokatuĀ lelopean ekimenak antolatu ditu Mutrikuko Gazte Koordinadora Sozialistak biharko [abenduak 8]. Ekimen guztiak Mutrikuko Gaztetxean gauzatuko dira, hala nola, hitzaldia eta rap saioa.
Ekimenaren helburua Mutrikun zein eskualdeko herrietako kaleetan jarritako kameren presentzia salatzea da, kontrol soziala areagotzeko helburua duten neurriak direla argudiatuz. “Kamera hauen presentzia, gertakari isolatu bat izatetik urrun, gizartean ikusten ari garen joera orokor bat da. Zirkulazioa arautzeko edo segurtasuna bermatzeko aitzakipean aurkezten badigute ere, bizitzen ari garen krisi testuinguari zuzenean erantzutzen dioten neurriak dira, kontrol soziala areagotzea dutenak helburu”.
Askatasun urraketa larri bat dakarten neurriak direla argudiatu dute. “Kamera berrien agerpena, ematen ari den autoritarismoaren gorakadaren ondorioetako bat besterik ez da eta hartutako neurriak intimitatearen eta antolatzeko eskubidearen aurka hartutako erabaki arbitrarioak dira, askatasun urraketa larri bat dakartenak”.
Zer dago kameren atzean? gaiari buruzko hitzaldiarekin emango diote hasiera ekimenei. Gauean, ostera, rap saioarekin gozatzeko aukera egongo da; Jarana Kidz, Lauvesound eta Sutan Klan oholtzaratuko baitira.
Egitaraua
- 19.00. Zer dago kameren atzean? hitzaldia.
- 22.00. Rap showcase: Jarana Kidz, Lauvesound eta Sutan Klan.