Zabalik dago Mutrikuko Gabon kanpainan izena emateko epea
Turismo Bulegoan egin beharko da eta abenduaren 12a izango da azkenengo eguna.
Gabonetako kanpaina antolatzen ari dira Mutrikuko Udaleko Garapen Sailetik eta kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduentzako izena emateko epea zabaldu dute.
Izena emateko azkenengo eguna abenduaren 12a izango da eta Turismo Bulegoan egingo da. Horretarako ordutegia: abenduaren 7, 8 eta 9an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Abenduaren 10ean, 11an eta 12an, ostera, 10:00etatik 14:00etara.