Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

100 lagunetik gora elkartu dira Ziortza-Bolibarko desanexioaren XIX. urterrenean

II. Bertso Paper lehiaketako irabazleak Malen Ibarzabal eta Nerea Foruria izan dira. Esti Meseguerrek irabazi du emakumezkoen zaku eramate finala.

Ziortza-Bolibarko desanexioaren XIX. urteurrena. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.
Garaia Pagola Urriza
Ziortza-Bolibar
2023/12/11

Egurialdiak lagundu zien atzo [abenduak 10] ziortza-bolibartarrei, desanexioaren XIX. urteurrenaren ospakizunean. Desanexioaren ospakizunagaz batera, udaletxe berria ere estreinatu zuen Ziortza-Bolibarko Udalak: “Eguna oso ondo joan zen. Herritarren erantzunarekin pozik gaude, jende asko etorri zen bai udaletxearen inauguraziora eta baita eguneko gainontzeko ekintzetara ere. Gainera, eguraldiaren laguntzagaz, herri kirolak kanpoan egin ahal izan genituen”.

Pixkanaka herritarrak elkartuz joan ziren herriko plazan, eta udaletxean egindako lanen bisitagaz hasterako, 100 lagunetik gora elkartu ziren. Aurreskuagaz hasi, eta udaletxeko osoko bilkurako aretoa izan zen lehenengo geldigunea: “Beheko solairua nola antolatu dugun azaldu genuen, eta ostean bigarren solairura igo ginen”. Bigarren solairuan lanei buruzko zehaztasun gehiago eman zituzten: “Lanak kronologikoki nola joan ziren azaldu genuen, zer nolako gorabeherak eta oztopoak eduki ditugun, eta amaitzeko, aurrekontuari buruzko datuak ere eman genituen”.

Izan ere, udaletxe berria inauguratzeko bidea ez da erraza izan. 2015 inguruan hasi ziren proiektu hau aurrera atera nahian, baina 2021era arte ezin izan ziren lanekin hasi. Urte horretan, aurrekontua heren bat igo ondoren, Zamakona S.A. enpresak eskuratu zuen lana egiteko ardura: “Euskal Energiaren Erakundeari diru laguntza eskatu genion, baina ukatu egin ziguten. Hala ere, lanak aurrera zihoazela, Madrileko Gobernuak 390.340 euroko diru laguntza onartu zuen”. Beraz, 752.757 euroko aurrekontuaren %52a diruz lagunduta, aurtengo maiatzean amaitu zituzten lanak. Aurrera egiteko “energia eta indar handia” eskatu duen proiektua izan den arren, “helburua beteta” amaitu dituzte lanak: “Herriko plazaren erdian dago udaletxea eta gainera, taberna berri bategaz”.

Ziortza-Bolibarko desanexioaren XIX. urteurrena. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.

Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala.

Zehaztapen guztiak eman ostean, Nerea Ibarzabal bertsolariak lau bertso abestu zituen, udaletxeko lanen inguruan. Ondoren, II. Bertso Paper Lehiaketako sari banaketa egin zuten. 16 urtez azpikoen artean Malen Ibarzabal izan zen onena, eta nagusietan berriz, Nerea Foruriak irabazi zuen. Errigorako saski bana eskuratuta, ekitaldiagaz amaitzeko Nerea Ibarzabalek abestu zituen irabazle bien bertsoak. Ostean, denak arkupean elkartu, eta kopaua egin zuten.

Meseguer, garaile. Udaletxe berriaren inagurazioaren ostean, herri kirolak izan ziren protagonista. Nerea Sanz, Esti Meseguer eta Amaia Mendinueta norgehiagoka aritu ziren, Emakumezkoen Bizkaia Openeko zaku eramate finalean. 40 kiloko zakua eramaten azkarrena Meseguer izan zen: 32 segundo inguru behar izan zituen lanak amaitzeko. 34 segundo ingurugaz, Sanz izan zen bigarrena eta 36 segundogaz, Mendinueta sailkatu zen hirugarren. Ostean, tentsioa lasaitu, eta herri kirol erakustaldia eskaini zuten hainbat kirolarik. Trontzan, lasto jasotzen, ingude jasotzen eta harri jasotzen aritu ziren kirolariak, eta herritarrek goi-goitik amaitu zuten egunagaz.

XIX. desanexio urteurrena. Argazkia: Ziortza-Bolibarko Udala

XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena
XIX. desanexio urteurrena

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.