Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Ondarroako kiroldegian hobekuntza lanak abiatu dituzte

Sarrera nagusia irisgarri bihurtzea, gimnasioko makineria berritzea eta larrialdietarako beste irteera bat zabaltzea izango dira landuko diren hiru puntuak.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2023/12/11

Ondarroako Udalak kiroldegiko zerbitzua hobetzeko asmoz hobekuntza lanak abiatu ditu, zehazki, hiru puntu izango dira landuko direnak: sarrera nagusia irisgarri bihurtzea, gimnasioko makineria berritzea eta larrialdietarako beste irteera bat zabaltzea. 92. 727, 65 euro bideratuko ditu udalak zehaztutako lanak egiteko.

Ibon Bergara Etxearte kirol zinegotziak azpimarratu du kiroldegiak erreforma integrala behar duela, baina bitartean garrantzitsua dela zerbitzuen kalitatea bermatzeko lanak egiten jarraitzea: “Kirola osasuna da eta zorionez erabiltzaile asko ditu Zaldupe udal kiroldegiak”. 

Kiroldegiko sarrera nagusia irisgarri bihurtzen eta aterpe bat egiten hasiko dira datozen asteetan, hain zuzen ere, gaur egun ateen astuntasuna kontuan izanda, ez baita irisgarria. Gainera sarrerak aterperik ez dauka, hortaz, sartu irteeretan nahitaez bustitzen dira erabiltzaileak. Bizpahiru astez egongo dira lanak egiten eta 21.412 euroko aurrekontua izango du obrak. 

Kiroldegiko erabiltzaileen gorakada nabarmena eman da azken urteetan.

Bestalde, urte hasieran kiroldegiko gazte talde batek bultzatutako ekimenaren bitartez, kiroldegiko gimnasioko makineria hobetzeko asmoz elkarlanean hasi ziren udalagaz. Elkarlanaren ondorioz, 30.415,65 euro bideratuko dira gimnasioko makineria berritzeko; entrenamendu funtzionalerako eta indarrerako materiala berrituko dute, batik bat.  

Azkenik, datorren astean hasiko dira larrialdietarako irteera berri bat egiten kantxan, zehazki, boulderraren eta rokodromoaren arteko horman. Larrialdien aurrean kantxa ahalik eta arinen uzteko baliagarria izango da, zuzenean kalera izango baitu irteera. Horrez gain, kantxaren edukiera 720 lagunekoa izatera ailegatuko da aldaketagaz. 40.900 euroko aurrekontua izango du lanak. 

Mugiment Kirol Txartela ere martxan dago Ondarroan.

Kiroldegiko erabiltzaileen hazkunde nabarmena eman da azken urteetan, gimnasioaren lekualdatzeak lagunduta, eta kiroldegiko arduradunak pozik agertu dira erabiltzaileen aldetik jasotako erantzunagaz. Erabiltzaileen profila anitza dela zehaztu dute, gimnasioa egun osoan beteta egoten dela zehaztuz. Gainera, iaztik Mugiment Kirol Txartela ere martxan dago Ondarroan; zerbitzu horri esker Zaldupeko abonudunek beste herri batzuetako kiroldegietako zerbitzuak erabiltzeko aukera daukate, baita beste kiroldegietako abonatuek Zaldupeko zerbitzuak erabiltzeko aukera ere

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.