Barikuan jarriko dituzte salgai Markina-Xemeingo eskupilota jaialdirako sarrerak aurrez aurre
Barikuan [abenduak 15] 18:00etatik 20:00etara ariko dira sarrerak saltzen frontoiko lehiatiletan. Jaialdia urtarrilaren 13an 17:15ean hasiko da.
Urteroko hitzordua urte hasieragaz batera Markina-Xemeingo Uni frontoiak eskupilota jaialdi bat hartzea, normalean gainera Binakako Txapelketako partida izaten da bat. Aurten goi mailako beste lehiaz gozatu ahalko dute inguruko pilotazaleek urtarrilaren 13an 17:15etik aurrera. Binakako Txapelketako Jaka-Mariezkurrena eta Peña-Albisu bikoteen artekoa hartuko du Unik, eta Binkakako Serie B Txapelketako Zubizarreta III-Ugartemendia eta Alberdi II-Morgaetxebarria bikoteen artekoa ere.
Partida horietarako aurretiazko salmenta, aurrez aurre erosi nahi dutenentzako, Markina-Xemeingo eskupilota taldeak eta udalak barikuan [abenduak 15] jarri dute hitzordua. 18:00etatik 20:00etara ariko dira sarrerak saltzen frontoiko leihatiletan. Hiru prezio desberdin egongo dira aukerak jesarlekuen tokiaren arabera, 20 euro, 25 edo 30 euro. Internet bidez ere jarriko dituzte salgai hurrengo egunetan.
Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko lehia hartuko du Markina-Xemeinek. Hau da, bigarren itzulian sartuta egongo dira pilotariak, horrenbestez, partida bakoitza are eta garrantzitsuagoa izango da. Zornotzan jokatu zuten elkarren aurka Jaka-Mariezkurrena eta Peña-Albisu bikoteek eta 22-21 gailendu ziren gipuzkoarra eta nafarra markagailua irauli eta gero.