Santa Luzia Eguneko ohiturak berreskuratu dituzte Mendexan
Urteetako geldialdiaren ostean Santa Luzia Eguna ospatu dute gaur [abenduak 13] Mendexan. Eguraldia lagun izan ez badute ere, jende ugari batu da.
11:00etan, ohi legez, meza egin dute Ermitan. Ostean, ohiturei jarraituz, kalabazaren pisua igartzeko apustua egin dut eta Jesus Anakabe izan da irabazlea. Gainera, ermitak azken aldian izandako hobekuntza lanak nabarmendu dituzte bertaratutakoek: “Ermita oso dotore dago eta benetan eskertzekoa da Irizarrek berriak egindako hobekuntzak”.