Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondakinak gero eta gutxiago bereizteko joera da Debabarrenako Mankomunitatearen kezka

2023ko datuek erakutsitako beheranzko joerari buelta emateko asmoz, Gaikako bilketa hobetzeko Plana martxan jarri dute. Datuen beherakada hondakin organikoetan nabarmendu da, batik bat, %5,35eko jaitsiera izan baitu.

Zigor Garcia Cimas enpresako ordezkaria eta Igor Aldalur Mankomunitateko ingurumen teknikaria. Argazkia: Mankomunitatea
Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/12/18

Debabarrenako Mankomunitateak 2023ko gaikako bilketaren balantzea egin du eta beheranzko joera nabarmena dela baieztatu dute: %2,13 jaitsi da gaikako bilketa eta edukiontzi grisetan utzitako hondakinak %0,67 hazi dira. Datu kezkagarriak hobetzeko, Gaikako bilketa hobetzeko Plana martxan jarri dute.

Datuek beheranzko joera argia erakusten dute, eta Mankomunitatetik “hobetu daitekeen urtea” dela eta “herritarrek hondakinak gero eta gutxiago bereizteko duten joera argia” agerian geratu dela azpimarratu dute. Debabarrenako gaikako bilketa tasa %53,58koa izan da aurten, iazko %54,28ko datuen aurrean.  Datuen beherakada hondakin organikoetan nabarmendu da, batik bat, %5,35eko jaitsiera izan du, 4.712 tonatik 4.460 tonara igarota.

Horrez gain, hondakinen kalitateak ere behera egin duela argitu dute, “edukiontzi marroira botatzen diren hondakin desegokien ondorioz”. Urrian egindako azterketan aste betean 3.295 poltsa desegoki agertu ziren eta urte amaierako datuek azterketak ondorioztatutako joera baieztatu dute: pertsonako 64 kilo hondakin organiko biltzetik 61 kilo biltzera igaro da.

Paperaren eta kartoiaren bilketak ere %2,18ko beherakada izan du, zehazki,  3.862 tonatik 3.778 tonara igaroz. Aldiz, ontzi arinen eta beiraren bilketa mantendu egin da.

Mankomunitateak jasotako datuen aurreko kezka erakutsi du eta horren aurrean hainbat ekimen abiarazi ditu urtean, hala nola, herritarrak sentsibilizatzeko eta hondakinak bereizteko erraztasunak emateko ahaleginak egin ditu: kafe kapsulen bilketan hobekuntzak, Eibarko Garbigunean film industrialaren bilketa abian jartzea eta edukiontzi hori eta urdin berriak jartzea, tartean.

Egoerari buelta emateko asmoz, Gaikako bilketa hobetzeko Plana martxan jarri dute, “egungo datuak iraultzeko eta edukiontzietan gaizki bereizita uzten diren hondakinen kopurua murrizteko”. Cimas enpresarekin hasi dute proiektua abiarazteko lankidetza eta planaren helburua “bilketaren ehunekoa igoarazten duten aldaketak” ezartzea da.

Horrez gain, herritarren iritzia jasotzeko asmoz, inkestak eta azterketak egingo dituzte, “herritarren eta hondakinen sortzaileen zati handi batek jatorrian hondakinak zergatik ez dituen behar bezala bereizten argitzeko”. Azterketa egin ostean, hobekuntza proposamen bat egingo da egungo zerbitzuen hobekuntzei eta eskaini beharreko zerbitzu berriei dagokienez.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.