Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Urresti, Mutriku Futbol Taldea, Burumendi eta Lete, Mutrikuko Kirol Galako Sarituak

Barikuan [abenduak 15] Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan egin zen kirol ekitaldian lau sari banatu zituzten.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/12/18

Hamaika urte daramatza Mutrikuko Udalak herriko kirolari zein taldeei merezitako omenaldia eskaintzen urte amaieran, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Barikuan [abenduak 15] Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan egin zen ekitaldian kirol munduan ibili diren eta dabiltzan herritarrei zein eragileei eskerrak eman eta errekonozimendua eskaini zitzaien.

Lau sari banatu ohi dituzte eta aurten Ane Urresti, Itziar Lete, Mutriku Futbol Taldea eta Burumendi Mendi Taldeko kideak izan dira sarituak.

Kirolari onenaren saria Ane Urresti Gandiagarentzat izan zen. Mutriku Sokatira Taldeko kirolariak herri kirolen munduan ibilbide aparta egiten ari den kirolaria. Azken lorpenen artean Lur Gaineko Munduko Sokatirako Txapelketan zilarrezko domina, 23 urtez azpiko 500 kilokoan eskuratu zuen Goiherri-Abadiño taldearekin lehiatuta. 

Kirol talde onenaren saria Mutriku Futbol Taldeak jaso zuen. Iaz, emakumeen taldeak eskuratu zuen denboraldi bikaina borobildu ondoren, aurten, talde osoari egin diote aipamena. Saria jasotzen hurrengoak, ostera, Burumendi Mendizale Elkarteko historikoak izan ziren; Kirol ibilbide onena saria jaso zuten.

Azkenik, aipamen berezia Itziar Lete Andonegirentzat izan zen. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea eta Danok Bat elkarteko kideak pilotaren munduan egiten ari den lanagatik jaso du errekonozimendua.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.