Bi ibilbide egongo dira Berriatuko XV. Ermitxetatik ibilaldian
Urtarrilaren 7an goizean egingo dute urteroko Rikardo Erkiaga memoriala.
Berriatuan Gabonetako urteroko hitzordua da Ermitetatik egiten den ibilaldia, aurtengoa 15. aldia izango da. Urtarrilaren 7an egingo dute V. Rikardo Erkiaga moemoriala. Bi ibilbide egongo dira aukeran. Batetik, martxa laburra 12 kilometrokoa eta 450 metroko desnibelekoa. Bestetik, martxa luzea 24 kilometrokoa da eta 1.000 metroko desnibelekoa.
Luzeari 08:30ean emango zaio hasiera eta laburrari 10:00etan. Parte hartu nahi dutenek martxa hasi baino ordubete aurretik eman ahal dute izena. Nagusiek 10 euro ordaindu behar dituzte eta umeek 5 euro. Horrez gain, antolatzaileek esan dute oparia eta kopaua prezioaren barnean daudela.