Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Barikura arte eman daiteke izena Markina-Xemeingo Landare Azokan

Otsailaren 10ean egingo dute Landare Azoka, 10:00etatik 14:30era arte.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/01/08

Markina-Xemeingo Landare Azoka ospatuko dute beste behin ere, eta aurtengoan, otsailaren 10ean jarri dute hitzordua. Herriko kaleak landarez beteko dira 10:00etatik 14:30era eta mota guztietako landareak erosi edo ikusi ahal izango dituzte herritarrek nahiz inguruko herrietakoek. Udalak adierazi duenez, iazko antzera, aurtengoan ere 20 postutik gora esleituko dituzte, eta landareez gain, bestelako produktuak ere egongo dira.

Postua jartzeko eskaera epea urtarrilaren 10ean amaitzen zen arren, beste bi egun gehitu dituzte, eta beraz, barikura arte [urtarrilak 12] egin ahalko da eskera. Postua jarri nahi dutenek eskaera orria eta dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte Markina-Xemeingo Udaleko Berton bulegoan edo udala@markina-xemein.eus helbide elektronikoan. Adierazi dute ez dutela epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.

Artisau, landare haztegi edo mintegiak nahiz ekoizleak aurkeztu daitezke, baina, landare azoka izanik, landare mintegi eta haztegiek lehentasuna izango dutela azaldu dute. Gaineratu dutenez, postuen kopurua mugatua izango da. Oinarrietan adierazi dituzten irizpideen araberako balorazioa egingo dute, eta honela banatuko dituzte ekoizleen postuak: esnekientzako bost postu, ortuarientzako bi, ogi eta gozogintzarako, haragikinetarako eta kontserbetarako hiruna, eta bana, berriz, ahateki, ezti, arrautza eta edarientzat.

Beste hainbat irizpideren artean, emakumeen presentzia bermatzeko asmoz, emakume baserritarra izatea edo titularra emakumezkoa izatea ere kontuan hartuko dute. Horrez gain, nork bere etxaldean sortutako lehengaiak erabiltzeak eta kalitateko marka babestua izatea ere baloratuko dituzte. Gainera, kutsadura ekidin eta jasangarritasuna bultzatzeko asmoz, ingurumenarekiko jasangarritasun irizpideek ere garrantzia edukiko dute postua esleitzerako orduan.

Helburu argia. Udalak adierazi duenez, “Lea-Artibai eskualdean lehen sektoreak orokorrean eta lurreko produktuek izan duten eta daukaten garrantzia kontuan izanik”, herritarrei produktu hauek ezagutarazi eta hurbiltzeko asmoz, ezinbestekotzat jo dute horrelako ekimenak antolatzea. Lehen sektorea “garrantzitsua” dela ulertzen dutela adierazi dute udaleko ordezkariek, bai ekonomiarentzat nahiz “inguruenarekiko errespetuarentzat, kontsumo jasangarriarentzat eta biztanleriaren osasunarentzat”. Beraz, lehen sektorea “funtsezko sektore izanda” bere bideragarritasunean laguntzeko hainbat ekimen eramaten dituzte aurrera, tartean, azokak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.