Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Maila oso ona" erakutsi dute puntistek Markina-Xemeingo Gabon Sarian

Hiru kategoriatan banatuta jokatu dituzte finalak. Emakumeen artean Helenak eta Araik irabazi dute. Gizonezko gazteen artean, berriz, Egigurenek eta Aratzek eta nagusietan, Arbek eta Manzik.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/01/08

Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolak inguruko puntistak elkartu ditu aurtengoan ere Gabon Sarietan. Azaroaren 24an hasitako txapelketari herenegun [urtarrilak 6] eman zieten amaiera. Santi Olabe Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolako irakasleak eta Gabon Sarien antolatzaileak adierazi duenez, “jende asko” ibili da txapelketa guztian: “Pentsatzen genuena baino gehiago. Finalean ere, jenderik ez zen falta izan”.

Eguraldi txarra eginagatik, “giro oso ona” egon zen Uni frontoian: “Kanpoan ibiltzeko ez zegoen giro, baina, frontoirako egun aproposa izan zen. Jendearen erantzunarekin oso pozik geratu gara. Espektakulo politagaz, oso gustura amaitu dugu aurtengo Gabon Saria”.

Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolaren 2023ko Gabon Saria. Argazkia: Santi Olabe.

Finaleko jokalari guztiak, Uni frontoian. Argazkia: Santi Olabe.

Hiru kategoriatan banatuta jokatu dituzte partidak: emakumeena, gizonezko gazteena eta gizonezko nagusiena. Emakumeen artean, Erikak eta Fridak jokatu zuten finala, Helena eta Arairen kontra. 15-13 eta 15-9, bi setak eta finala irabazita amaitu zuten txapelketa Helenak eta Araik.

Gizonezko gazteen artean berriz, Erkiaga eta Peru aritu ziren Egigurenen eta Aratzen kontra. Lehia estuan aritu ziren puntistak, eta tanto bakarraren aldeagaz, lehenengo seta Erkiagak eta Peruk irabazi zuten 15-14, eta bigarrena, berriz, Erkiagak eta Peruk, 14-15. Hirugarren setagaz erabaki zituzten txapeldunak, eta Egiguren eta Aratz nagusitu ziren, 5-1.

Egunagaz amaitzeko, gizonezkoen maila nagusiko finalak jokatu zituzten. Arbek eta Manzik jokatu zuten Antxon eta Bailoren aurka eta bi setak irabazita, Arbe eta Manzi nagusitu ziren. Lehenengo seta estua izan zen, 15-14 amaitu baitzuten; bigarrenean berriz, sei tantoren aldeagaz, 15-9 eskuratu zuten txapela.

Jokalari guztiek erakutsitako mailagaz pozik geratu dira antolatzaileak: “Maila oso ona erakutsi dute guztiek eta sorpresaren bat ere hartu genuen. Eskolak zerrendaburu jarri genituen Johan eta Zabala alde batetik, eta Erik eta Ibarluzea bestetik. Ikusi dugu txapelketako finalaurrekoak jokatu zituztenak kantxan zentratuago zeudela, eta hala, Arbe eta Manzi partida guztiak irabazita iritsi dira finalera”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.