Urtarrilean ipiniko dituzte abiadura konkorrak Kamiñalden eta Alde Zaharreko goiko aldean
Eskaera orriak Udaltzaingoan, Udal Erregistro Orokorrean edo Ondarroako Udalaren webgunean daude eskuragarri.
Hilabete honetan jarriko dituzte Kamiñaldeko eta Alde Zaharreko goiko kaleetan trafikoa murriztu eta oinezkoei lehentasuna emateko proiektua ahalbidetuko duten totenak eta abiadura konkorrak.
Abenduaren amaieran ibilgailuentzako baimen eskaerak egiteko orriak etxez-etxe eta lokal komertzialetara banatu zituen udalak. Hala ere, norbaitek jaso ez duen kasuan edota gehiago behar izanez gero Udaltzaingoan, Udal Erregistro Orokorrean edo Ondarroako Udalaren webgunean daude eskuragarri. Horrez gain, zalantzaren bat izanez gero Udaltzaingoetara deitzeko eskatu dute, zehazki, 946 83 36 73 telefonora.
Baimenduez gain, hamarnaka kasuistika egon daitezkeela jakitun da udala, hortaz, argibide batzuk eman dituzte. Esaterako, baimenik izan ez baina arrazoi zehatzengatik kale horietara sartu beharra dutenek edota baimena duten ibilgailuak baina egunean behin baino gehiagotan edo ordu erdi baino gehiagoz sartu behar direnek Udaltzaingora deitu behar dute, ahal bada, bezperan, kasua azaldu eta irtenbide bat bilatzeko.
Gremioen kasuan, ostera, obra-baimena eskatzearekin batera gremioen ibilgailuen matrikulak sartu beharko dira. “Gauza puntualetara datozen gremioen kasuan, Udaltzaingora deitu behar dute”.