35 urte bete ditu Txirrimorraskik
Maiatzaren 25ean jarri dute hitzordua urteurren jaialdia ospatzeko.
Ondarroako Txirrimorraski ODLTk 35 urte beteko ditu aurten, eta datorren maiatzaren 25erako zehaztu dute hitzordua urteurren jaialdia egiteko.
Pasaden astean, Gabon egitarauaren baitan garrantzi berezia izaten duen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna (Ez gara jaitsiko!) egin zen Zaldupe udalĀ kiroldegiko kantxan, eta bertan abiatu zuten urteurreneko lehenengo ospakizun festa aisialdi taldekoek, kiroldegia lepo beteta zegoela, zehazki, 700 lagunekin batera.