Gabonetako egitarauren inguruko iritziak jaso nahi ditu Ondarroako Udalak
Hamaika ekimenez jositako kultur egitaraua osatu zuen Ondarroako Udalak Gabonetarako. Behin jaiak amaituta herritarren iritziak jaso nahi ditu eta balorazio bat egin nahi du. Horretarako galdetegia eskuragarri jarri du, helburu zehatz batekin: hurrengorako hobekuntzak ezartzea.
“Galdetegiaren bitartez udalak eta herriko taldeek elkarrekin antolatutako Gabon egitarauaren balorazioa jaso nahi dugu herriarengandik”. Galdetegiak bi alderdi ditu, batetik gai orokorrei buruzkoa, eta bestetik, ekintza guztiei buruzkoa. “Bakoitzak nahi dituen atalak erantzun ditzake”.