Gabonetako zozketako sariak banatu dituzte Markina-Xemeinen eta Ondarroan
Ondarroako zenbaki saridunak 11.342, 90.230 eta 34.838 dira; urtarrilaren 16a da sariak jasotzeko azkenengo eguna.
Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari elkarteak gabonetako zozketa egin zuen pasaden barikuan eta lau sari banatu zituzten. 500 euroko saria Kontxi Epeldek jaso zuen, 150 eurokoa, Beatriz Arrietak eta 100 eurokoa, Deuna Agirregabiriak. Babbel tabernan banatu zituzten sariak, bertsolariekin batera: “Taberna goraino bete zen eta bertsolariekin batera, ekitaldia polita izan zen. Herritarren erantzunarekin oso pozik gaude”.
Ondarroan, berriz, Zatozte Ondarroako Dendari Elkarteak banatu ditu sariak: 11.342, 90.230 eta 34.838 zenbakiak dira sarituak. Lehen sarituaren ordezkoak 90.826 eta 88.880 zenbakiak dira; bigarrenarenak, 56.087 eta 52.929 eta hirugarrenarenak, 03.957 eta 36.618. Datorren asteko martitzena [urtarrilak 16] da sariak jasotzeko azkenengo eguna.