Jose Mari Anitua Lejardi markina-xemeindarrak 100 urte bete ditu
Jose Mari Anitua Lejardi markina-xemeindarrak joan den barikuan [urtarrilak 5] 100 urte bete zituen. Sumiña baserrian, etxean, ospatu zuen bere eguna, “pozik eta familiaz inguratuta”. Markina-Xemeingo Udalaren izenean, Iratxe Lasa alkateak eta Garbiñe Idoeta zinegotziak fruta-arbola bat eraman zioten opari.