Markina-Xemeingo Udalak garaje bat erosi nahi du
5,60 metroko sakonera eta bi metroko altuera duen garaje baten bila dabiltza.
Markina-Xemeingo Udala garaje bat erosi nahai dabil. Garajeak eduki beharreko hainbat ezaugarri zehaztu dituzte. Alde batetik, 5,60 metroko sakonera eduki beharko du, eta baita bi metroko altuera ere; zabalera aldetik, berriz, ez dute ezaugarri berezirik zehaztu.
Ezaugarri horietako garaje baten jabe izanez gero eta saltzeko interesa edukiz gero, proposamenak aurkezteko barikura [urtarrilak 12] arteko epea jarri dute. Horretarako 94-616 74 54 telefono zenbakira deitu edo udala@markina-xemein.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.
Azaldu dutenez, udalak Abesua kalean jabetzan daukan garajea trukean edo ordainketaren zati moduan eskaintzeko aukera egongo da.