Jazarpen egoerak minimizatzeko hitzaldia, Zabielen
Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu haur eta gurasoentzat hitzaldia eskainiko dute urtarrilaren 17an [eguaztena], 18:30ean, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean. Saioa doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurretiaz, hezkuntza@mutriku.eus posta elektronikora idatzita.
Itsaso Zuberogoitia gizarte hezitzaile eta pedagogoak bideratuko duen saioaren helburua familiei seme alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea da: “Haur eta nerabeen hazkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatzea eta jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ematea da saioaren helburua”.
Hitzaldia izan arren eta trebatzaileak azalpen teoriko-praktikoa emango ditu, bertaratuak parte hartzera gonbidatuko dira bi norabideko komunikazioa sustatuz.