Otsailaren 23a da Berriatuko ipuin eta marrazki lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna
Parte hartzaileen artean, talde bakoitzeko sari baten zozketa egingo dute.
Marrazkiei dagokienez, 3A neurrian aurkeztu behar dira, eta teknika librea da. Ipuinak, ostera, DIN A4 orrian, Times New Roman letragaz, 12 puntuko tamainagaz eta 1,5eko lerro arteagaz aurkeztu behar dira; euskaraz idatzita egon behar dute, batuan zein bizkaieran. Luzerari dagokionez, LH3 eta LH4ko umeentzako ez dago gutxienekorik, LH5 eta LH6koek orrialde bat idatzi behar dute gutxinez, 12 eta 15 urte bitartekoek bi orrialde eta 16 urtetik gorakoek gutxienez hiru orrialde entregatu behar dituzte.
Bi lehiaketetan gaia librea da, eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal ditu; modalitate bakoitzeko sari bakarra jaso ahal izango da. Ipuinak posta elektronikoz aurkeztu behar dira (liburutegia@berriatua.org), eta PDF formatuan; marrazkiak liburutegian aurkeztu behar dira.
Ipuinen kasuan, posta elektronikoan izen-abizenak, maila edo adina eta harremanetarako kontaktua zehaztu behar dira. Ā«Aurkeztutako dokumentuan ez ipini izenik ezta bestelako daturikĀ». Aurkezten diren marrazki eta ipuin guztiak ikusgai jarriko dira. Epaimahaia udaleko ordezkari batek, liburutegiko langileak, herriko idazle batek eta euskara irakasle batek osatuko dute. Martxoaren 21ean jakinaraziko dituzte irabazleak sari banaketan.
- Marrazkiak: Sariak
- HH5: 20 euroko bonoa.
- LH1-LH2: 20 euroko bonoa.
- LH3-LH4: 30 euroko bonoa.
- LH5-LH6: 40 euroko bonoa.
- 12-14 urte bitartekoak: 40 euroko bonoa.
- 15 urtetik gora: 150 euro.
- Ipuinak: Sariak
- LH3-LH4: 30 euroko bonoa.
- LH5-LH6: 30 euroko bonoa.
- 12-15 urte bitartekoak: 40 euroko bonoa.
- 16 urtetik gora: 150 euro.